Eutsi Goiari! (zaharra)

Puntako pilotariak ikusteko aukera Pebeten omenezkoan

Asier Imaz 2014ko abenduaren 5a

III. Antton Pebeten Oroimenezko Esku Pilota Txapelketa bihar jarriko dute martxan, Amasa-Villabonan. Punta puntako esku pilotariek hartuko dute parte aurtengo edizioan, kadete, jubenil eta nagusien mailan. Partida guztiak Amasa-Villabonako Behar Zana pilotalekuan jokatuko dira, eta bihar, nagusien mailako final zortzirenekin hasiko dira. 

Behar Zanakoek antolatzen dute txapelketa, eta Antton Pebet zenarekin jokatzen zuen Iñaki Lizasok, txapelketaren nondik norakoak kontatu ditu: «Finala urtarrilaren 3an jokatuko da, eta ordura bitarte, asteburuero-asteburuero partidak izango dira Behar Zanan».

Parte hartzaileak aukeratzeko garaian, Lizasoren esanetan, pilotarien maila eta gipuzkoarrak izatea hartu dituzte kontuan: «Gipuzkoako txapelketan maila onean aritu diren pilotariak gonbidatzen ditugu. Hala eta guztiz ere, inguruan norbait txukun baldin badabil, hura ere gonbidatzen dugu».

Antton Pebeten oroimenezkoa kanporaketa moduan jokatzen da. Irabazten duen bikoteak aurrera egiten du, eta besteak atzera.

Partidak
Abenduak 6, larunbata
FINAL ZORTZIRENAK
11:00etan Behar Zana frontoian.
• Etxeberria-Santxez/Lizaso-Erreka.
• Urretabizkaia-Imaz/Ojuel-Martinez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!