Eutsi Goiari! (zaharra)

Eneko Gurrutxagak Amasara gonbidatu ditu kirolari eta zaleak

Asier Imaz 2014ko urriaren 31

Mendi duatloia antolatu dute igandean Amasan, Euskal Herriko zirkuituko laugarren proba. Korrika 4 kilometro egingo dituzte, ondoren 18 bizikletaz, eta azkenik, bi berriro ere korrika.

Izena emateko larunbat iluntzean amaituko da epea turesultado.es webgunean. Hala eta guztiz ere, egunean bertan izena emateko aukera egongo da probaren hasieran. Lasterketa 11:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!