Eutsi Goiari! (zaharra)

Amasa-Villabonako udazken pilota festa, igandean

Asier Imaz 2014ko urriaren 24a

I. Udazken Festa antolatu du Behar Zana pilota elkarteak. Paxakako eta Joko Garbi modalitateen erakustaldiaz gain, esku pilota partidak jokatuko dira.

Egitaraua

15:30etatik 17:30etara: Bost taldeen arteko pilota partidak.
17:45tatik 18:15tara: Behar Zanan Joko Garbian ari diren haurren erakustaldia.
Jarraian, parte hartzaile guztiei merienda bat emango zaie.
18:30etan: PAXAKA erakustaldia izango da. Iñaki Lizaso-Eneko Maiz/Imanol Arruti-Iñaki Esnal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!