Ataria TB

«Gipuzkoan bakarra omen da»

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 12a

Gipuzkoako Erroten Eguna dela eta, Altzo Azpian kokatuta dagoen San Salvador Bekoa errotara bisita egin dute goizean herritarrek, Antton Iztuetak gidatuta; errotaren historia entzuteaz gain, martxan ikusteko aukera ere izan dute.

Bi errotarri dituen errota da Altzoko Errotatxiki errota. 1967an utzi zion labore-aleak ehotzeari. Ia 40 urtez geldi egon ostean, Altzoko Udalak erosi zuen 2005eko otsailean eta zaharberritzeari ekin zion. Geroztik, noizean behin gainarria pikatu egin behar izaten dute, eta horretarako, peskantea deritzon tramankulua erabiltzen da errota gehienetan. Altzon, ordea, sabaian aurkitzen den zurezko dornu birakari batez altxatzen dutela kontatu du Antton Iztueta herritarrak eta bisitako gidariak. «Hori da errota honek duen berezitasuna, eta Gipuzkoak bakarra omen da», azpimarratu du.

Erlazionatuak

Altzoko errota bisitatu dute

Leyre Carrasco 2024 mai 12 Altzo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!