Herri osoa korrika

Ataria 2022ko apirilaren 9a

33 urte igaro dira Korrika azkenekoz Altzo Muinotik pasa zela, eta aurten ere berriro herrigunetik korrika egin ahal izan dute altzotarrek. Orduan, 6. Korrika izan zen, aurtengoan 22.na egin dute. Herritar ugari zeuden bertan zain, herri osoa ziurrenik.

Korrikalari ugari pasa dira Altzotik, bai herritarrak, baita Alegiatik igo direnak ere. Herriko plazan egurrezko aulki erraldoia zegoen, ikuskizunari begira, eta plazan bertan hainbat gazte beroketak egiten eta dantzan aritu dira, Korrika iritsi aurretik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!