Pasahitza (zaharra)

"Ezin euskarari utzi, izateari utzi gabe"

Ataria 2022ko urtarrilaren 13a

Gaizka Arangurenek Euskal Herriko historiaren errepasoa egingo du lau jardunalditan, Altzon. Urtarrilaren 22an izango da lehena, eta izena emateko aukera zabalik dago.

Altzoko Udalak eta Kultura Batzordeak sustaturik Euskal Herriko Historiaren errepasoa egingo du Gaizka Arangurenek lau saiotan. Urtarrilaren 22an, otsailaren 12an, martxoaren 5ean eta martxoaren 26an antolatu dituzte jardunaldiak, 09:30etik 12:30era. Batzarremuñon izango dira ikastaroak eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 19a da. Horretarako Altzoko udaletxera edo kultura@altzo.eus helbidera idatzi behar da. Izen ematearekin batera 20 euro ordaindu beharko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!