'Handia' filma

'Handia' filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean

Ataria 2017ko uztailaren 28a

Goizean, Madrilen egin dute 65. Donostiako Zinemaldiaren aurkezpena. Zinema munduko pertsonaien artean izan dira Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak, eta 'Handia' filmaren nondik norakoak azaldu dituzte. Ondoren, pelikula Sail Ofizialean lehiatzeko aukeratua izan dela jakinarazi dute.

Zinemaldiaren Twitter kontuan argitaratu duten bideoan, oso pozik daudela adierazi dute Garañok eta Arregik. Hortaz, irailaren 22tik 30era bitarte ospatuko den jaialdian aurkeztuko dute Altzoko Handiari buruzko lana, eta urrezko zein zilarrezko maskorrak irabazteko lehian sartuko da.

Eta hemen Sail Ofizialean izango dela adierazi duten unea:

Bestetik, Handia filmarekin batera, Sail Ofizialean izango diren beste bi film iragarri dituzte. Batetik, Manuel Martin Cuencaren El autor, eta bestetik, Antonio Mendez Esparzaren Life and Nothing More.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!