Lehendabizi kazetariek erabili ohi dituzten bi tresna egin dituzte euren eskuekin, argazki kamera bat eta mikrofono bat. Horiek egiteko abilezia ederra erakutsi dute alkizarrek. Behin kazetari izateko baliabideak eskuan, elkarrizketatuari egin beharreko galderak prestatu dituzte taldean, eta ondoren, udaletxera joan dira bertako bi langileri oporren inguruko elkarrizketa egitera.