Sormenaren Kabia bekarako proposamenak aurkezteko epea luzatu dute. Interesa duten sortzaileek ekainaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Aurten, bekak Berria egunkariaren babes berezia izango du, proiektuaren zabalkundea eta ikusgarritasuna handitzeko.
Aurtengo bekaren oinarriak eskura izango dira Fagus-alkiza.eus helbidean. Informazio gehiago nahi duenak sormenarenkabia@gmail.com helbidean edo 688 60 44 66 telefonoan izango du.