Sormenaren Kabiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute ostiralean

Ataria 2020ko abenduaren 14a

Aurtengo egonaldi artistikoan parte hartu duten Idoia Unzurrunzaga eta Maria Andres Fagus Aliza interpretazio zentroan izango dira, abenduaren 18an, 18:00etan.

Idoia Unzurrunzaga argazkilari donostiarrak Alkizan egindako argazkiekin 'tour' birtualak prestatu ditu. Maria Andres dantzari mungiarrak, berriz, Bakar bat kaleko dantza pieza sortzeko baliatu du egonaldi artistikoa.

Alkizako Unai Sorarrainek ikus-entzunezko batean bildu du bi artistek egin dute egonaldia eta ostiraleko emanaldian eskainiko dute aurkezpen ekitaldian. Bertara agertzeko asmoa duten herritarrek aurrez jakinarazi beharko dute 688 604 466 telefonoan edota kultura@alkiza.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!