Langaurreko eremua berritzeko lanak ari dira egiten

Ataria 2026ko ekainaren 29a

Langaurreko aisialdi guneko azpiegiturak konpontzeko zenbait lan ari dira egiten. Udan erabili ahal izateko lanak bukatzea espero du Alegiako Udalak.

Langaurreko aisialdi eremua berritzeko zenbait lan ari dira egiten. Alegiako Udalak adierazi du «martxa onean» ari direla gauzatzen lanak, eta espero duela udan herritarrek eremuaz «gutxienezko baldintza duinetan» gozatu ahal izatea. Aipatutako lanen barruan ari dira hondatuta dauden instalazioak konpontzen, ingurua garbitzen eta azpiegitura berriak ezartzen.

Proiektua elkarlanean garatu dute Alegiako Udalak eta Tolosaldea Garatzen agentziak, eta Next Generation funtsetatik finantzatu dituzte. Lanek, guztira, 111.000 euroko aurrekontua dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!