Ataria TB

Iruñera bidean da marea gorria

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 31

Iñaki Artola alegiarraren finala ikustera joateko autobusak antolatu ditu Intxurre Pelota Eskolak. Goizean, hiru autobus irten dira Intxurre Elkartearen ondoko autobus geltokitik Nafarroa Arenara. Eguerdiko 15:00etan beste autobus bat irtengo da bertatik.

Iñaki Artola eta Dario Gomezen arteko buruzko buruko finala izango da jokoan, arratsaldean, Iruñeko Nafarroa Arenan, eta Artolaren zaleak bidean dira dagoeneko. Izan ere, eskualdeko herritar askok jarraituko dute partida frontoitik bertatik, eta horretako, Intxurre Pelota Eskolak autobusak antolatu ditu. Intxurre Elkartearen ondoko autobus geltokitik irten dira lehen hiru autobusak goizeko 11:00etan. Artolaren zaleak gogotsu baina urduritasun puntu batekin igo dira autobusetara. Eguerdiko 15:00etan beste autobus bat irtengo da bertatik.

Iruñara joan ez diren herritarrak partida zuzenean ikusteko aukera izango dute Alegiako plazan jarriko den pantaila erraldoiaren bidez. 17:00etatik aurrera, Nafarroa Arenan gertatzen den guztia zuzenean jarraitu ahal izango da karpan, eta herritarrei bertaratzeko eta Iñaki Artola animatzeko gonbita egin zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!