Korrika 24, Alegia eta Tolosa arteko lekukoak

Ataria 2026ko martxoaren 28a

Alegiarrek ikaztegietarren eskutik jaso dute lekukoa eta eskuz esku pasa dute. Intxurrek, guraso elkarteak, ikastetxeek, Txintxarri elkarteak, gaztetxeak eta beste hainbat eragile atera dira Korrikan.

Alegian lekuko hartze asko izan ditu Korrikak. Behin herrigunea zeharkatu eta Altzoko bidegurutzeraino egin ondoren, saihesbidetik Altzo azpiraino joan da, eta handik Alegiako bidegorrian barrena egin du bidea. Tartean, Altzoko eta Amezketako herritarrek hartu dute lekukoa, baita euskal diasporako kideek ere.

Dagoeneko Tolosara iristen, euskal diasporako lagunek eta Gure Zirkuak ere hartu nahi izan dute parte euskararen aldeko lasterketan.

Argazkiak: AEK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!