Festa giroan itxiko dute Oinarria Antzerki Topaketa

Ataria 2025eko ekainaren 17a

Igandean bukatuko da Alegiako Oinarria Inaxio Begiristainen omenezko amateur antzerki topaketa. 

Gala bat egingo dute igandean Alegian, azken bi hilabeteetan Oinarria antzerki topaketan aritutako antzerkilari, zale eta herritarrak bilduz.  Zutabea izeneko saria banatuko dute eta horrekin batera ez dira faltako musika, bertsoa, dantza edo antzerkia. Ekitaldia 12:00etan izango da herriko zinean eta sarrera irekia da.

Maiatzaren 4an hasi zen Oinarria Amateur Antzerki Topaketa eta tarte horretan helduen lau antzerki talde eta umeenak beste bi pasa dira oholtzatik. «Harrera oso ona izan du, jende asko ibili baita ikuskizunetan eta parte aktiboa hartu dute herritarrek bai antolaketan lagundu dutenak zein emanaldiei buruz bere iritzia eman dutenak. Iruzkin horiei esker edo hori kontutan izanda banatuko dira igandean sariak antzerki taldeen artean», esan dute antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!