Alegiako estazio meteorologikoan neurtu da tenperaturarik altuena

Ataria 2023ko azaroaren 20a

Alegia estazioa

Alegiakoa da eskualdeko zazpi estazio meteorologikoetan bero handiena neurtu duena. 2015. urtean izan zen hori, Zizurkilgoa gaindituta.

Tolosaldean eguraldiari lotutako hainbat datu hartzen dituzten zazpi estazio meteorologikoetako bat da Alegiakoa. Alegian dago, 90 metroko altueran. Alegiako estazioan jasotako tenperatura datuen lanketa egin du Atariak. Aipatu behar da guztia Euskalmetetik jasotako datuetan oinarrituta egin dela eta zenbait hilabeteetako datuak ez direla ageri.

2015. urtean lehen postuan

Eskualdeko zazpi estazioen artean, garaiera kontuan hartuta, baxuen dagoen estazioa da Alegiakoa, 90 metroko garaieran. Hala ere, tenperatura bero eta hotzetan garaierak garrantzia duela uste bada ere, beti ez da horrela izaten. Izan ere, azken 22 urteetako datuak aztertuta, Zizurkilgo estazioan jaso dira batez besteko tenperatura altuenak. Baina, falta den urtean, 2015ean, Alegiakoak markatu zuen batez bestekorik handiena, 14,89 gradu, Zizurkilgoak baino 0,17 gradu gehiago.

 

Eskualdeko batez bestekotik gora

2015 urteko hilabetez hilabeteko batez besteko datuak ikusita, hamabi hilabetetatik hamaiketan eskualdeko batez bestekoa gainditzen duela ikusten da; batean, abenduan, batez bestekotik behera dago, ia gradu bat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!