“Ustekabean baina gogotsu hartuko dut lan berria”, adierazi du Iraolak eta gaineratu du: “Bizitzen ari garen uneak guztion onena ematea eskatzen du eta horretarako prestutasun osoa daukat”.
Iraolak (Alegia, 1983) Industria Ekipoen Mantenu Teknikari eta Gizarte Hezitzaile ikasketak ditu. 2011n hartu zuen Alegiako alkate kargua eta 2015ean alkategai aurkeztu eta berriro ere alkate aukeratu zuten alegiarrek. Tolosaldeko alkateen mugimenduan parte hartu izan du. 2019az geroztik, zinegotzi lanetan ari da Alegian. Horrez gain, EH Bilduko Gipuzkoako Mahai Politikoko kidea da Instituzio Nagusien arduradun gisa, eta Donostia eta Batzar Nagusien koordinazio lanak egiten ditu.