Alegiako Herri Eskola izena izango du aurrerantzean

Ataria 2019ko ekainaren 3a

Alegiako eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek San Juan eskolaren izena aldatzeko egin duten lanak bere emaitza eman du. Aurrerantzean, Alegiako Herri Eskola izena izango du ikastetxeak.

Urte osoko lanaren emaitza eskolako festaren egunean eman zuten ezagutzera, larunbatean. Iturrizahar guraso elkartetik jakinarazi dute: "Eskolaren festaren barruan antolatua geneukan Altxorraren bila arrakastatsu batean parte hartu genuen ikasle eta gurasoek, eta denen artean, ireki genuen 'altxorra': eskolaren izena zeukan pankarta".

Alegiako Herri Eskola, Txintxarri, Intxurre, Iturri Zahar, Elorripe eta Aralarpe ziren amaierako fasera iritsi ziren izenak, eta bozketa eginda, Alegiako Herri Eskola izan da aukeratua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!