Baratzeetan erabiltzaile berriak nahi dituzte

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko otsailaren 27a

Alegiako Udalak Beloiztegiko Baratze Parkera herritarrak gerturatu nahi ditu. Azken urteetan erabiltzaileek behera egin dutenez, jende berria sartzea nahi dute. Baratze parkeak, 40 partzela inguru ditu, eta gaur egun 18 erabiltzaile daude.

Aurtengo berrikuntza, alegiarrez aparte, eskualdeko herritarrek ere izena eman dezaketela da.

Alegiako baratze parkea Ekogunean sartuta dago, eta nekazaritza ekologikoa egiten da. Pertsonako baratze bat eduki daiteke. Baratzeak elkarte bat du, eta sartzen denak bertako kide egin beharko du. Era berean, udalean eta elkartean kuota bana ordaindu beharko ditu. Elkartearen kasuan, «ezin da ulertu zerbait indibiduala dela, hau da, nik nire baratzea daukat, eta kito», adierazi du Beñat Bergara teknikariak. «Proiektu kolektibo bat da, eta komunean egiten diren hainbat lan daude egiteko: inguruetako belarra moztu, konposta egin, ongarria erosi... eta horretarako sortu zen elkartea, eta kuota gastuei aurre egiteko izaten da», gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!