Elorri futbol zelaia, itxuraldatuta

Ataria 2018ko abuztuaren 8a

Denboraldi berrirako prest izango dute futbol zelai berria Intxurreko jokalariek: dagoeneko jarri diote belar artifiziala Elorri futbol zelaiari, baita argiteria ere.

Elorri futbol zelaiko lanak azken fasean sartu dira, Alegiako Udalak jakinarazi duenez. Obrak ekainaren hasieran abiatu ziren, eta denboraldia hasterako prest izatea aurreikusten da.

Belar artifiziala jartzeaz gain beste zenbait aldaketa egingo dituzte bertan, besteak beste, irisgarritasunarekin lotutako aldaketak edota inguruko hesien aldaketa. Gipuzkoako hartxintxarrezko futbol zelai bakarra zen Elorri.

Erlazionatuak

Elorriri gero arte, lagunartean

Mikel Iraola 2018 mai 26 Alegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!