Elorriri gero arte, lagunartean

Mikel Iraola 2018ko maiatzaren 26a

Intxurre Kirol Elkarteak denboraldi amaierako festa ospatu du gaur. Taldeko jokalari ohi ugari elkartu dira lagunarteko neurketa bat jokatzeko, eta bide batez, Elorri futbol zelaiko hartxintxarrari agur esateko.

Gipuzkoan geratzen den hartxintxarrezko futbol zelai bakarra da Elorri, eta hurrengo denboraldirako eraldatu egingo dute, eta belar artifizialezkoa bihurtu.

Hori dela eta, egungo jokalarien eta urte hauetako jokalari ohien arteko lagunarteko partida jokatu dute gaur goizean. 20tik gora izan dira batu diren jokalari ohiak, eta Tito Venegas aritu da entrenatzaile lanetan –bera ere urte luzez lan horretan aritua da Intxurren–.

Neurketa lagunartekoa bazen ere, epaile bat gonbidatu dute. Eta ez edozein, gainera. Joxe Iglesias alegiarrak hartu du ardura hori. Hain zuzen, 1995ko uztailean, Elorrin jokatu zen lehen neurketako epailea bera izan zen.

Neurketaren ondoren, triki-poteoa egin dute herriko kaleetan zehar, eta plazan batu dira bazkaltzeko. Harrobiko gainerako gaztetxoak ere bertan izan dira.

Argazkiak: Mikel Iraola / Patxi Renobales

Erlazionatuak

Azken partida hartxintxarrean

Imanol Garcia Landa 2018 mai 23 Alegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!