Alegiako Udalak sexu eraso saiakera gaitzesi du

Ataria 2018ko martxoaren 16a

Alegiako Udalak "modu irmoan" salatu du emakume batek atzo arratsaldean Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian jasandako sexu eraso saiakera, komunikabideetara igorritako prentsa ohar baten bitartez.. Gaineratu du, datu gehiago ezagutu ahala, emango duela hurrengo ekintzen berri.

"Indarkeria mota hau salatu eta guztiz arbuiatzen du Udalak eta horrelako erasoek gizartean lekurik ez dutela" adierazi du udalak. Halaber, erasoa jasan zuen emakumeari babes eta elkartasun osoa adierazi dizkio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!