20 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Alegian, ustezko sexu eraso batengatik

Ataria 2018ko martxoaren 16a

Atzo arratsaldean atxilotu zuten gaztea, Alegiako kale batean emakume bat erasotu zuelakoan.

Atzoko 14:30ean jaso zuen deia Ertzaintzak. Herriko bidegorritik zihoan emakume bati ustez sexu eraso bat egiteagatik 20 urteko gazte bat atxilotu zuten. Bi aldiz gurutzatu zen emakumea erasotzailearekin eta bigarrengo aldian, berokiaren atzeko partea altxatzen eta galtzak jaisten saiatu zitzaion gizonezkoa. Bertatik ihes egitea lortu zuen emakumezkoak.

Ustezko erasotzailearen deskribapena jaso ondoren Alegiako kaleetan topatu zuten eta identifikatu ondoren atxilotu egin zuten. Tolosako epaitegiaren esku utzi ondoren, libre geratu zen gizonezkoa. Epaitegi horretan hilean bitan azaldu beharko du.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!