Albizturko Jaietan herri kirol jaialdia antolatu dute, Andra Mari egunean. Albizturko eta Leaburuko gazteek lehia polita eskaini dute herri kiroletan, goi mailako herri kirolariak lagun zituztela. Aizkoran, Mugertza anaiak, eta harriarekin, Goenatxo III.a, Irati eta Udane. Korrika ere ibili behar izan dute azken hauek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?