Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Sasiaingo sagar zukua, Aralareko, Zuzitza eta baserriko arrautzak.
Elordi jubilatu eta pentsiodunen elkartearen batzar orokorra.
'Moko Koko eta sekretu sakratua' liburua aztertuko dute, Ainhoa Sukiak gidatuta.
Gipuzkoako Xare Txapelketa. Nagusiak mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren partidak izango dira Ametsa trinketean, 18:30etatik aurrera otsailaren 27an (finalerdiak) eta martxoaren 7an (finala). Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta.
18:30. Konponketa errazak egiteko oinarrizko joskintza ikastaroa. Doako ikastaroa, Herribizigunek antolatuta.
'Mendiak mintzo direnean: harkaitzei, izotzari eta zientziari buruzko elkarrizketak'. Asier Hilario eta Jerónimo López-en arteko elkarrizketa. (Gaztelaniaz). Duela mende erdi ezinezko ziruditen bideak ireki zituen alpinistaren, mendiak beste inork ez bezala irakurtzen jakin duen geologoaren eta Antartikari buruzko ikerketa nazioartean hainbat urtez koordinatu zuen diplomatikoaren inguruan arituko dira. Mendiari, ezagutzari eta zientziari eskainitako bizitza nola eraikitzen den ulertzeko elkarrizketa izango da.
'Loreen hizkuntza'. Hasiberria da La Mapatxa euskal antzerki-konpainia. Unai Izquierdo, Olatz Ganboa eta Mikel Losada dira antzezleak, Getari Etxegarairen zuzendaritzapean. Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musika du. Itxaropena abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.
Herrikide ikastetxearen bertso afaria. Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Muñoa.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Autodefentsa feminista, Maitena Monroyrekin. 2 saio. Doan.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.