2026/02/27 20:00

Antzezlana

Antzezlana
Leidor antzokia, Tolosa

'Loreen hizkuntza'. Hasiberria da La Mapatxa euskal antzerki-konpainia. Unai Izquierdo, Olatz Ganboa eta Mikel Losada dira antzezleak, Getari Etxegarairen zuzendaritzapean. Ibon Belandiak konposatu eta interpretatutako zuzeneko musika du. Itxaropena abiapuntu hartuta, XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!