14:45. Hasiera. 14:45. Kafea udaletxean. 15:00. Aurkezpena. Andoni Zuriarrain, Berastegiko alkatearen eskutik. 15:10. Hitzaldiak eta mahai-ingurua, Eneko Maioz gidari. 15:10. Baserritik abiatutako berrikuntza edo dibertsifikazioa. Uxue Artola, moxal haragiaren ekoizlea. 15:30. Herritik antolatutako elikadura politika baten adibidea. Xabier Barinaga-Rementeria (Zaindu Leitzaldea Ekimena). 15:50. Herri kooperatibak, lurraldeko beharretatik garapenerako tresna. Beñat Irasuegi (Talaios kooperatiba). 16:15. Elkarrizketa hizlari guztien artean. 17:10. Herriari begira. 17:10. Berastegin zer aukera ikusten ditugu? Galera irekia eta hausnarketa. 17:30. Luntxa bertaratutako guztientzat. 19:00. Pintxopote berezia. herriko ostatuan eta Urepele gazteen elkartean.
'Aurretiazko borondateak' hitzaldia. Naroa Aranzabe eta Irati Iza Arnaiz (Villabonako osasun zentroko erizainak).
15:00. Eskolako irakasle eta ikasleek herria girotuko dute. 16:00. Korrika txikia. 16:15. Mezua irakurtzea. 16:30. Meriendatxoa.
15:00. Korrika Txikia San Anton ermitatik plazara. Jarraian. Aurtengo abestiaren koreografia dantzatuko dute. Ondoren. Merienda guraso elkartearen eskutik.
Korrika txikia plazan hasita. Suziria botako dute, eta udaletxetik Zumadi eskolarako bidea egingo dute. Bertan, koreografia, mezua eta merienda, Akelok guraso elkartearen eskutik.
Malek fruta saltzailea, Larreta esnekiak, Sasiaingo sagar zukua eta baserriko arrautzak.
Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktibora bisita gidatua. Bisitariek txotxongiloak ukitu eta manipulatuko dituzte, eta proiektatutako ikuskizuna ikusi. Izena emateko: 943 65 04 14 edo pedagogia@cittolosa.com. 17:00. Euskaraz. 18:00. Gaztelaniaz.
11-17 urteko gazteentzat. 6. mailatik aurrera. Korrika badator!
Peru Calabazak Ikaztegietan bertan idatzi du 'Atizabalik' ipuina. 'Hamaika irakurtzeko jaioak' liburuaren aurkezpena egingo du.
Tolosa Futbol Klubak urteko ohiko batzarra. 18:30. Lehen deialdia. 19:00. Bigarren deialdia.
18:30. Ibarrako plazan, Ibarra sokatira taldeari omenaldia. Ondoren. Ibarra sokatira klubarentzat afaria.
'Zeruak bere historia kontatzen duenean: atmosferaren ikuskizunak gure planetan'. Arnaitz Fernández. (Euskaraz). Euskal Herrian orotariko fenomeno meteorologikoak ikusgai dauzkagu, baina kasu honetan, munduan zehar aurkitu ditzakegun fenomeno meteorologikoen inguruan hitz egingo da. Ekaitz iraunkorrak, urakanak, itsasoko olatu erraldoiak, aurorak, zurrunbiloak, hare ekaitzak, euri jasak... Non eta zergatik ematen dira? Horretaz guztiaz hitz egingo da hitzaldian.
Anoetako Kuku kantuz abesbatza eta IK Ibarrako koruaren kontzertua.
Txalo produkzioak – Trajea. Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira protagonistak. Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina, zein dira gertakariak zehazki?
Gipuzkoako Herriartekoaren lehen fasearen finala. Beasti vs. Boskatu.
'Transmisioari lekua emanaz'. Artozko tapiz alfonbrak-arta lorea. Lola Altolagirre artistaren erakusketa.
Ruben Caceres argazkilariaren Euskal Herriko hegaztien argazki erakusketa.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.