Halterofiliako Gipuzkoako Klubetako Txapelketa. Hainbat kategoriatako lehia jokatuko da egun osoan.
'Eskuekin jardun' emakumeei bideratutako tailer artistikoa. Oihalekin egindako artelan handi bat osatuko du bakoitzak. 2 orduko bost saio.
Iñaki Jimenezek, Ixilpen taldeko kideak, 2 maratoi egin nahi ditu, bakoitza 2 ordu eta 45 minutuan.
Urtarrilaren hasieran Tolosan izandako sexu erasoa salatuko du Itaiak mobilizazioan.
Euriagatik Zaldunita bezperan bertan behera gelditu zen haur danborrada. Aiz-Orratzek gaur egitea erabaki zuen.
Emanaldia egingo du Esbart Sant Martí de Torrelles dantza-taldeak, Udaberriko ikastaroetako haur eta gaztetxoekin batera.
Iñaki Alberdi akordeoi jotzailearen 'Uran-Zu' emanaldia, Eduardo Mocoroa musika eskolak antolatuta.
Gaztela-Mantxako Estrella Ortiz ariko da. Gaztelaniaz, helduentzat.
Formakuntza. Gaztela-Mantxako Estrella Ortiz irakaslearekin. 10 ordu. Larunbata eta igandea. Larunbata. 09:30-13:30 eta 15:00-17:00. Igandea. 09:30-13:30.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.