3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin txokoa. Miriam Mendozaren eskutik.
Abraham Cupeiro: 'Los sonidos olvidados'. Multiinstrumentista eta instrumentu-egilea da, antzinako tinbreak berreskuratu eta lengoaia garaikideekin uztartzen dituena. Milaka urteko instrumentuak — zelta tradizioko karnyxa edo galiziar korna, esaterako—, folkarekin, jazzarekin eta musika sinfonikoarekin nahasten ditu.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.
Aurrez aurre. 'Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
'EmakumeARTEan' erakusketa. Tolosako Jabetze Eskolako ikasleen erakusketa. Pintura, xilografia eta argazkigintza.
Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek diziplina ezberdineko lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. Asteartetik larunbatera.