Asteazkena, uztailak 30

09:59

Udako eskaintza

Anoeta

Manikura. DBH 2koei zuzendurik.

Udako eskaintza

Manikura. DBH 2koei zuzendurik.

10:00
19:00

Senidetze Eguna

Leaburu-Txarama

20 urte betetzen dira Leaburuko Udala eta Guelta herri senidetu zirenetik, urteurren ospatzeko, eta Saharako haurrak eskualdean daudela baliatuz, jai eguna antolatu dute. Egun osoan zehar haurrentzako puzgarriak egongo dira eta arratsaldean txokolate jatea egingo dute.

14:30
23:59

Villabonako jaiak

Amasa-Villabona

KUADRILLA EGUNA 14:30. Kuadrillen bazkaria. 17:15. Kuadrillen kalejira Gauerdi txarangarekin. 20:15. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik. 21:30. Kafe eta likore dastaketa musikarekin jubilatuentzat. 00:00. Zezen suzkoa plazan. 00:15. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

Villabonako jaiak
    • KUADRILLA EGUNA
  • 14:30. Kuadrillen bazkaria.
  • 17:15. Kuadrillen kalejira Gauerdi txarangarekin.
  • 20:15. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.
  • 21:30. Kafe eta likore dastaketa musikarekin jubilatuentzat.
  • 00:00. Zezen suzkoa plazan.
  • 00:15. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.

17:00
23:59

Altzoko jaiak

Altzo

17:00. Jaien hasiera. Ondoren. Artea dantza taldeko haurrak. 18:00. Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalak. 20:00. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. 20:30. Herri afaria. 00:00. Dantzaldia Muxutruk taldearekin.

Altzoko jaiak
  • 17:00. Jaien hasiera.
  • Ondoren. Artea dantza taldeko haurrak.
  • 18:00. Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalak.
  • 20:00. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.
  • 20:30. Herri afaria.
  • 00:00. Dantzaldia Muxutruk taldearekin.

18:30

Emanaldia

3 Taberna, Tolosa

David Colomo 'Pajarillo' gitarra jotzailea eta Jose Jimenez abeslariaren emanaldia. David Colomo tolosarrak Granadako kontserbatorioan eskuratu zuen flamenko gitarraren diploma eta Manolo Sanlúcar, Manolo Franco, Emilio Maya eta Gerardo Núñez bezalako gitarra jotzaileek trebatu dute, besteak beste. Jose Jimenez berriz, abeslaria da, Iruñean jaiotakoa eta oso gaztetan murgildu zen flamenkoan. Izan ere, 10 urterekin hasi zuen bere ibilbidea Paueko Jaialdian (Frantzia). Laugarren postua lortu zuen Donostiako Kantu Lehiaketa Nazionaleko Flamenko Kanta Lehiaketan, eta Niña Pastori, Raimundo Amador eta beste hainbat artista ospetsurekin partekatu du agertokia.

Emanaldia 3 Taberna

23:30

Santio jaiak. Onddo

Amasa-Villabona

Kuadrilla Eguna. 23:30. DJ Waxingmaxin eta DJ Xagu.

Santio jaiak. Onddo

Kuadrilla Eguna.

23:30. DJ Waxingmaxin eta DJ Xagu.

Erakusketa. 'Arte familia bat'

Topic, Tolosa

Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.

Erakusketa. 'Arte familia bat' Topic

Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.

09:00

Ludoteka

Ikaztegieta

Udarako ludoteka. 2013-2023 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendurik.

Ludoteka

Udarako ludoteka. 2013-2023 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendurik.

09:00

Trikanpusa

Tolosa

08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza. 09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.

Trikanpusa

08:00-09:00. TriTxokoa. Zaintza.

09:00-13:00. TolosaldeaIKTren Trikanpusa. 6-14 urte bitarteko haurrei zuzendurik.

09:59

Goizak Lagunartean

Berastegi

Udako Goizak Lagunartean aisialdi zerbitzua.

Goizak Lagunartean

Udako Goizak Lagunartean aisialdi zerbitzua.

09:59

Biblioporrak

Tolosa

'Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!' izeneko udako ekimenak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzea du xede. Uda hastearekin batera, horien esku jartzen dira bost liburu-zerrenda, adinaren edo eskola-mailaren arabera banatuta. Aukeraketa-zerrendak ikastetxeetan banatzen dira, eta bertan agertzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen dira eskuragarri.

Terrazan irakurri

Tolosa

Udal liburutegiaren terrazan irakurtzeko aukera egongo da, horretarako espresuki mahai eta aulkiekin atondutako espazioan. Erabilera erraza izango da: gustuko liburua aukeratu ostean, liburutegiko mailegu-erakusmahaian aurkeztu beharko da liburutegiko txartelarekin batera. Mailegua egindakoan, kanpoan irakurtzeko aukera izango da udako egun atseginez gozatu ahal izateko.

Liburutegia kiroldegian

Tolosa

Udako liburutegia zabalduko da Usabal kiroldegian. Eskaintza aberatsa izango da, hala nola, egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, bidaia-liburuak, sukaldaritzako liburuak eta abar. Horrezaz gain, beste hainbat zerbitzu eskainiko dira: haurrentzako jolas-liburuak eta mahai-jokoak erabiltzeko aukera, etxerako mailegua, marrazkiak egiteko margoak eta papera, liburutegiko txartelak egiteko aukera, liburu-eskaerak, maileguak bertan itzultzeko aukera eta abar.

Erakusketa. 'Emakume haiek'

Altzoko Ostatua, Altzo

'Muga 1025-2025. Mila urte Gipuzkoak eta Altzok' ekimenaren barruan.

Erakusketa. 'Emakume haiek' Altzoko Ostatua

'Muga 1025-2025. Mila urte Gipuzkoak eta Altzok' ekimenaren barruan.

10:59

Erakusketa. 'Txapelarte'

Salbatore Deunaren Eliza, Altzo

'Txapelarte' erakusketa ibiltari eta solidarioa, Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak Kapelaren Ibilbidea programazioaren barruan antolatua, Altzoko Salbatore Deunaren Elizara iritsiko da uztailean. Jendeak uztail osoan bisitatu ahal izango du, elizaren irekiera-ordutegian, eta sarrera librea izango da. Ondorengo artistek parte hartu dute: Iñigo Aristegui, Iñigo Manterola, Charo Casteres, Oihana Hernaiz, Isabel Zapardiez, Elena Arrese, Santiago Egurbide, Laura Chamorro, Giovanna Bittante, Eduardo Chillida Belzunce, Martin Berasategui, Mikel Casal, Miguel Balliache, María Berasarte, Jon Martin & Beñat Krolem, Idoia Lizeaga, Real Sociedad, Alex Ubago, Amaia Estanga eta Anhelo.

Erakusketa. 'Txapelarte' Salbatore Deunaren Eliza

'Txapelarte' erakusketa ibiltari eta solidarioa, Donostiako San Martin Auzoa Elkarteak Kapelaren Ibilbidea programazioaren barruan antolatua, Altzoko Salbatore Deunaren Elizara iritsiko da uztailean. Jendeak uztail osoan bisitatu ahal izango du, elizaren irekiera-ordutegian, eta sarrera librea izango da.

Ondorengo artistek parte hartu dute: Iñigo Aristegui, Iñigo Manterola, Charo Casteres, Oihana Hernaiz, Isabel Zapardiez, Elena Arrese, Santiago Egurbide, Laura Chamorro, Giovanna Bittante, Eduardo Chillida Belzunce, Martin Berasategui, Mikel Casal, Miguel Balliache, María Berasarte, Jon Martin & Beñat Krolem, Idoia Lizeaga, Real Sociedad, Alex Ubago, Amaia Estanga eta Anhelo.

11:00

Erakusketa. 'Ipuskoa, izanetik izena, 1025-2025'

Altzo

'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.

Erakusketa. 'Ipuskoa, izanetik izena, 1025-2025'

'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal.

Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.