2025/07/30 10:00 - 19:00
20 urte betetzen dira Leaburuko Udala eta Guelta herri senidetu zirenetik, urteurren ospatzeko, eta Saharako haurrak eskualdean daudela baliatuz, jai eguna antolatu dute. Egun osoan zehar haurrentzako puzgarriak egongo dira eta arratsaldean txokolate jatea egingo dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?