2025/07/30 18:30

Kontzertua

Kontzertua
3 Taberna, Tolosa

David Colomo 'Pajarillo' gitarra jotzailea eta Jose Jimenez abeslariaren emanaldia. David Colomo tolosarrak Granadako kontserbatorioan eskuratu zuen flamenko gitarraren diploma eta Manolo Sanlúcar, Manolo Franco, Emilio Maya eta Gerardo Núñez bezalako gitarra jotzaileek trebatu dute, besteak beste. Jose Jimenez berriz, abeslaria da, Iruñean jaiotakoa eta oso gaztetan murgildu zen flamenkoan. Izan ere, 10 urterekin hasi zuen bere ibilbidea Paueko Jaialdian (Frantzia). Laugarren postua lortu zuen Donostiako Kantu Lehiaketa Nazionaleko Flamenko Kanta Lehiaketan, eta Niña Pastori, Raimundo Amador eta beste hainbat artista ospetsurekin partekatu du agertokia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!