'Peio eta otsoa' Andaluziako Titeres Etcetera taldearen eskutik. Familiarra. 45 minutu. Euskaraz. Marotte, hagaxka eta antzerki iluna argi ultramorearekin. Bi saio. Aitonarekin landa-eremuan bizi den mutil bat da Peio. Alai bizi da bertan, zuhaitz eta animalia artean jolasean. Gose den otso bat basotik irten eta Peioren lorategiko urmaelean bizi den ahatea irentsi du. Mutila, baina, ez da kikilduko eta bere txoriaren laguntzarekin, otsoa harrapatuko du abilezia eta kemen handia agertuz. Ehiztariak otsoaren bila etorri dira baina Peio otsoa lotua dauka ordurako. Guztion artean, zoologiko edo natura-erreserba batera eramatea erabaki dute.
Tolosako Udal Liburutegiarekin elkarlanean. Monica Leivak gidatuta. 5 saio. Gazteleraz. Doan.
'Cenicienta', Italiako Zaches Teatroren eskutik. 4 urtetik aurrera. 55 minutu. Gaztelaniaz. Objektu antzerkia, txotxongiloak, dantza eta itzalak. Bi saio. Printze urdinaren bilaketari buruzko istorio baino, Zaches Teatroren La Cenicienta maitagarri-ipuin iniziatiko bat da, non heldutasunerako bide zaila iraganarekiko atzetzetik igarotzen baiten.
Topic-en 15. urteurrenaren ospakizuna. Duela 15 urte Topic-en irekiera ospatzen ari den data berezi batera hurbiltzen ari gara, eta urteurren honek bere lekua izango du Titirijaiko txotxongiloen nazioarteko jaialdiaren esparruan. Horretarako, urte hauen ondoren euren esperientzia eta ikuspegia partekatu eta hasierako proiektuaren sortzaileei ahotsa emango dieten pertsonak bilduko ditugu. Estatu osoan bakarra den zentro honen etorkizuneko ildoak eraikitzen jarrai dezaketen galderak egingo dira.
Bota erantzuna! Tolosaldeko gazteen lehiaketa. Hirugarren kanporaketa.
'Jolasen altxorra (Pirritx eta Porrotx)' pelikula ikusiko dute, eta ondoren, jolasean ibiltzeko aukera izango dute haurrek.
'Hilekoaren esanahiak gure gorputzetan birsortzen'. Hilekoaren zikloa hobeto ezagutzeko tailer praktikoa. 11-16 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta. Azaroaren 28an eta abenduaren 5ean.
Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Tolosako Udal liburutegiarekin elkarlanean. Oihana Iguaran formatzaile lanetan. 5 saio. Euskaraz. Matrikula: 9 euro.
Saio parte hartzailea. Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloa garatzeko. Herritar eta eragile guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera, eraso matxisten aurrean erantzun kolektibo, adostu eta feminista eraikitzeko.
Gipuzkoako lurralde eta hiri-ereduaren etorkizunaren inguruko IX. hausnarketarako eztabaidarako jardunaldia. 'Baserrien birgaitzea'. COAVN-ek antolatuta. Ainhoa Negeruela, Luis Alberdi eta Ibon Telleria hizlari direla. Jone Minerrek dinamizatuta.
'Euskara, hezkuntza eta aniztasun kulturala'. Zas plataformak finantzatuta. Xabier Aierdi soziologoa eta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko kultura arteko hezkuntza irakaslea.
Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Tolosako Udal liburutegiarekin elkarlanean. Oihana Iguaran formatzaile lanetan. 5 saio. Euskaraz. Matrikula: 9 euro.
¿Qué sabes sobre prostitución? solasaldia, Carol Clementeren eskutik.
Tolosaldeko helduentzako bertso ikastaroak. 16 urtetik gorakoentzat, Xabat Ilarregi irakaslearekin. 4 saio.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldearen bilera irekia, alkoholismoaren eta bere irtenbideen inguruan hitz egiteko.
'Melodama o la venganza de una huerfana rusa'. Kataluniako La Puntual taldearen eskutik. 16 urtetik aurrera. 65 minutu. Hitzik gabea. Txotxongilo katalana. Sophie umezurtza bere izebarekin bizi da eta ez daki zer den amodioa. Melodama lanak bere istorioa kontatzen du. Amodioa aurkitu duela uste duenean, bere sareetan harrapatuta geldituko da eta gehiegitan gertatzen den ohi bezala, pertsona okerraz maite- mindu da.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Erakusketa solidarioa, Naiara Delgado Perezen akuarelak. Azaroaren 17tik 27ra 3 taberna oporretan egongo da.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Txetxo Gaztañaga. Kartel erakusketa. Txetxo Gaztañagari egindako omenaldi modura antolatutako kartel erakusketa ibilbide bisual bat da, Euskal Herriko diseinatzaile grafiko eraginkorrenetako baten bizitzan eta lanetan barna. 20 urte baino gehiagoz Topic eta TEE erakundeekin lankidetza estuan aritu zen, eta Titirijai jaialdiaren historiaren eta garapenaren parte funtsezkoa izan zen. Erakusgai dauden kartel bakoitzak bere komunikazio bisualaren maisutasuna islatzen du, baita euskal kulturarekin eta identitatearekin zuen konpromisoa ere, eta forma sinpleen eta kolore deigarrien bidez mezu indartsuak transmititzeko zuen gaitasuna.
Galtzagorriren eskutik, 'Itsaspeko bihotzak'. Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa.
Migdalaren Outlet Festa. Arropa eta osagarriak. Taberna eta musika zuzenean.
Txotxongilo erakusketa Tolosako saltokietako erakusleihoetan. Topic-ek Tolosa&Co-rekin bate-ra txotxongilo erakusketa bat an-tolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaial-diarekin batera. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak Topic-i utzitako Retablo de Figurillas konpainiaren txotxongiloak izango ditugu ikusgai.
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.