'Soy una ciclopeta', Katalunia eta Erresuma Batuko Pea Green Boat taldearen eskutik. Familia guztiari zuzenduta. 50 minutu. Gaztelaniaz. Txotxongilo eta aktoreak. Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.
'Petites histoires sans paroles' Frantziako Compagnie L'Alinearen eskutik. 3 saio. Familia guztiari zuzendurik. 50 minutu. Testurik gabea. Eskularrua. Poltsa handiko otsoa, Sisifo txikia eta Edipo.
'Los secretos del titiritero & La extraordinaria vida de Polichinela', Paco Paricio.
'Titiritari' liburuaren aurkezpena. Malen Amenabar eta Miren Amuriza. Poema liburu ilustratu bat da Titiritari, haur zein helduentzakoa; irakurtzekoa, kantatzekoa, jolas egitekoa. Portal 71 eta Anita Ma- ravillas-eko kideek elkarlanean eginiko antzerki-ibilbidea dute abiapuntuan testuek zein irudiek. Horien guztien nondik norakoez arituko dira Miren Amuriza (idazlea) eta Malen Amenabar (ilustratzailea) Iñigo Astiz kazetari eta idazleak gidatuta. Literaturaz eta teatroaz; bilaketaz eta esperimentazioaz; txotxongiloez, hariez, titiritariez.
'La ley del sólo sí es sí' hitzaldia. Ley Organica 10/2022, de 6 de septiembre, de garantía de la libertad sexual'. Macarena Mugica Urbistondorekin (Irule abokatuak).
Liburu tertulia, Uxue Alberdik gidatutako elkarrizketa. 'Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldu subrogatuiei buruzko anaisi feminista'.
Indarkeria obstetrikoaren inguruko hitzaldia. Emakumeok jasaten dugun beste biolentzia bat, Estitxu Fernandez eta Nahia Alkortaren eskutik.
'Xilografia tailerra (linolio ginean). Sormena eta aldarrikapenak plazara!'. Oihana Ugarte Iriarterekin. 8 saio. Euskaraz. Matrikula: 14,40 euro.
Batukada feminista. Ainara Sarasketa Alberdirekin. 8 saio, Amarotzen. Euskaraz. Matrikula: 14,40 euro.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Erakusketa solidarioa, Naiara Delgado Perezen akuarelak. Azaroaren 17tik 27ra 3 taberna oporretan egongo da.
'Egiaren datuak' erakusketa, kalean eta udal eraikinean. Genero indarkeriaren inguruko hainbat datu eta eszena islatuko ditu.
Txotxongilo erakusketa Tolosako saltokietako erakusleihoetan. Topic-ek Tolosa&Co-rekin bate-ra txotxongilo erakusketa bat an-tolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaial-diarekin batera. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak Topic-i utzitako Retablo de Figurillas konpainiaren txotxongiloak izango ditugu ikusgai.
Txetxo Gaztañaga. Kartel erakusketa. Txetxo Gaztañagari egindako omenaldi modura antolatutako kartel erakusketa ibilbide bisual bat da, Euskal Herriko diseinatzaile grafiko eraginkorrenetako baten bizitzan eta lanetan barna. 20 urte baino gehiagoz Topic eta TEE erakundeekin lankidetza estuan aritu zen, eta Titirijai jaialdiaren historiaren eta garapenaren parte funtsezkoa izan zen. Erakusgai dauden kartel bakoitzak bere komunikazio bisualaren maisutasuna islatzen du, baita euskal kulturarekin eta identitatearekin zuen konpromisoa ere, eta forma sinpleen eta kolore deigarrien bidez mezu indartsuak transmititzeko zuen gaitasuna.
Galtzagorriren eskutik, 'Itsaspeko bihotzak'. Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa.