'Soy una ciclopeta', Katalunia eta Erresuma Batuko Pea Green Boat taldearen eskutik. Familia guztiari zuzenduta. 50 minutu. Gaztelaniaz. Txotxongilo eta aktoreak. Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.
'Variations' Di Filippo taldearen eskutik. Bi saio. Familia guztiari zuzenduta. 50 minutu. Hitzik gabea. Haria. Variations ikuskizuneko protagonista Proto da, aukera izugarriak dituen txotxongilo bat. Protok badaki harietara lotua dagoela eta bizirik mantentzen duten bi ‘gura’ dituela jakitun da. Bere bizitasunari esker, ironiaz eta poesiaz landuko ditugu teknologia, hauskortasuna eta egiatan garenaren kontzientzia bezalako gaurkotasun handiko gaiak.
Elkarretaratzea eta ondoren manifestazioa egingo dute eskualdeko pentsiodunek, pentsio duinak aldarrikatuz. Bestalde emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko aldarrikapena exijituko dute.
Emakumeen aurkako indarkeria dasegerrarazteko egunaren harira, elkarretaratzea, patioan —moduluen parean—.
Elkarlana. Dantzerti. Bigarren urtez jarraian, Dantzerti arte dramatiko eta dantzako goi mailako eskola Topic-ekin elkarlanean arituko da modu egonkorrean, Diziplina arteko proiektuen laborategia IIren esparru pedagogikoaren barruan. Bertan, arte dramatikoko eta dantzako ikasleek astebetez lan egin dute Italiako Zaches Teatro konpainiaren Luana Gramenga taldearekin. Espezialitate bakoitzeko bi irakasleek Dantzertin hiru hilabetez egindako lana erakusteko artistak emandako tresna pedagogikoak garatu dituzte. Topic-i esker, Tolosako ikastetxeekin bitartekotza-lana egin ahal izango da, eta Titirijai jaialdiaren barruan dantzaren, txotxongiloen eta interpretazioaren diziplinarteko emaitza zabaldu ahal izango da.
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna. Emakumeen aurkako indarkeriaz jabetzeko eta salatzeko elkartuko gara, aldarrikapen bat daraman mural kolektibo bat egiteko.
Indarkeria matxistaren aurkako eguneko ekitaldia, Asteasuko emakume taldearekin antolatuta.
Dancehall, Andrea Vitoriarekin. Euskaraz. Matrikula: 8,10 euro. 6 saio.
18:45. Irradaka, Saski kafetegiaren kanpoaldean. 19:00. Giza katea eta performancea, Saski kafetegitik Villabonako plazara.
19:00. 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' manifestazioa, Trianguloa plazatik. Batumore batukada feministak girotua. Tolosako Asanblada Feministak deituta. Jarraian. Kantagora.
'Cera 500 horas de vuelo', Cal Teatro Kataluniako taldearen eskutik. Helduei zuzendurik. 50 minutu. Gaztelaniaz. Objektuak. Bi saio. Erle baten bizitza hegaldi-ordutan neurtzen omen dela diote: bostehun ordu, hain zuzen ere. Kasete zahar batzuk oinarri hartuta, bizitza baten, gorputz baten, argizaria bezalaxe etengabe aldatzen diren oroitzapen batzuen zatiak berreraikitzen dira. Zenbaitetan azkar, beste batzuetan astiro bizi izan den denbora bat, erle ba- ten hegaldiaren pare.
19:00. Elkarretaratzea, 'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' lelopean, herriko plazan.
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren harira, elkarretaratzea. Irura Moretuz emakume taldeak antolatuta.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Erakusketa solidarioa, Naiara Delgado Perezen akuarelak. Azaroaren 17tik 27ra 3 taberna oporretan egongo da.
'Egiaren datuak' erakusketa, kalean eta udal eraikinean. Genero indarkeriaren inguruko hainbat datu eta eszena islatuko ditu.
Txotxongilo erakusketa Tolosako saltokietako erakusleihoetan. Topic-ek Tolosa&Co-rekin bate-ra txotxongilo erakusketa bat an-tolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaial-diarekin batera. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak Topic-i utzitako Retablo de Figurillas konpainiaren txotxongiloak izango ditugu ikusgai.
Txetxo Gaztañaga. Kartel erakusketa. Txetxo Gaztañagari egindako omenaldi modura antolatutako kartel erakusketa ibilbide bisual bat da, Euskal Herriko diseinatzaile grafiko eraginkorrenetako baten bizitzan eta lanetan barna. 20 urte baino gehiagoz Topic eta TEE erakundeekin lankidetza estuan aritu zen, eta Titirijai jaialdiaren historiaren eta garapenaren parte funtsezkoa izan zen. Erakusgai dauden kartel bakoitzak bere komunikazio bisualaren maisutasuna islatzen du, baita euskal kulturarekin eta identitatearekin zuen konpromisoa ere, eta forma sinpleen eta kolore deigarrien bidez mezu indartsuak transmititzeko zuen gaitasuna.
Galtzagorriren eskutik, 'Itsaspeko bihotzak'. Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa.