Txintxarriak martxan ekimenaren denboraldi berria. Ibilaldiaren ostean hamaiketakoa izango da. Adin ezberdinetara egokitutako ibilbideak.
Alegiako irakurle taldea. Jon Arretxeren 'Lyrica garaia' aztertuko dute, Amaia Goikoetxea Orbegozorekin.
'Oso latza izan da' liburuaren aurkezpena, Xabier Mendiguren eta Martxelo Otamendirekin.
Ekainaren 1ean Txaraman izango den bazkari jendetsua antolatzeko festa batzordea.
Iker Iriarte 'Auzolangintza' dokumentalaren estreinaldia. Auzolanaren inguruko ekoizpena egin dute alegiarrak eta Pablo Dendaluzek Tolomendi Landa Garapen Elkartearen enkarguz.
'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.
'Britania Handiko txotxongiloa' erakusketa Anbigu aretoan.
Argizaiola. 42. edizioa. Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa antolatzen du, eta «lehiaketen lehiaketa» dei dakioke. Aurreko urtean lehiaketa ezberdinetan hobekien sailkatutako euskal argazkilariek Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dute.
'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.
'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Oinarrizko formakuntza. 'Smartphoneak eta tabletak Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.