11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola Plazatik. 11:00. Aiz-Orratz elkarteko Txu-Txu Trena ibiliko da kaleetan barrena. 11:30. Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. 11:30. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik. 12:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera. 17:00. Haur danborrada Aiz-Orratz elkarteak antolatuta, Geltoki kaletik irtengo da. 17:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera. 19:00. Tolosako Danborradaren irteera Plaza Zaharretik, Numen Dantza Eskolako kosakoen parte hartzearekin. 23:30. Oriako Txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale.
Ados Pilota elkartea antolatzen ari den Binakako Txapelketa Nagusiaren final-laurdenak jokatuko dira larunbatean, Zaldunita Bezperan. Sarrerak bost euro balioko du. Bikoteak zehaztu gabe daude oraindik. Informazio gehiago hemen.
Tolosa CFren 50. urteurrenaren barruan, Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako 15. jardunaldiko partida jokatuko du Sporting La Rioja taldearen aurka.
Aldizkako erakusketa 'Titireszena'-ren barruan. 'Jordi Bertran, txtongilolariaren 45 urte'.
Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
'Begiradak mundutik' Fernando Rojo Tolosaren argazki erakusketa.
Ikastaroa. Batukada feminista. Ainara Sarasketa irakaslearekin. 10 euro.
Afariak: Ostegun Gizena, Ostiral Mehea, Zaldunita Bezpera, Zaldunita, Astelenita eta Asteartita. Bazkariak: Zaldunita.