Egon zaitez aktibo Google fit eta Wikiloc-ekin. 2 ordu. Gaztelaniaz. Aurrez aurre.
Prestatzailea: Soraya Ronquillo (Bidez Bide Elkartea). Hizkuntza: Gaztelania.Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da).
Menpekotasuna duten adin-nagusikoen Gipuzkoako zaintzaileentzat aholkularitza saioa. Gazteleraz. Doan. Informazio gehiago: migrazioa@tolosaldea.eus 646 05 70 80, berdintasuna@tolosa.eus edo 943 67 03 83.
Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatutako solasaldia. 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat'.
Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. 18:00. Txupinazoa, Errebote plazan. Buruhandi eta erraldoiak, dultzaineroekin herriko kaleetan barrena Behar Zana pilotalekutik abiatuko dira. Pilota maratoia 25 orduz, Bear Zana pilotalekuan. Ekainaren 3an 18:00etan hasi eta ekainaren 4an, 19:00etan bukatu.
Emakumeen III. Topaketa. Sexualitatea emakumeengan (autoezagutza edozein adinetan). Doan. Izen-ematea: maiatzaren 31 baino lehen.
Bihotzetik elkarteak antolatuta, heriotzari buruzko saioa. Heriotza duina - Muerte digna hitzaldia, euskaraz eta gaztelaniaz, kultur etxean.
Helduentzako ipuin ikuskizuna. May Gorostiga eta Carolina Rueda. 'Nire munduan' eta 'Viajes Gnetes y Caminos'.
Ibil bedi eta Deñe kontzertuan. Sarrera aurrez 5 euro eta bertan 8 euro.
Ingeles teknikoko ikastaroa, enpresentzat. Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean.
Virginia Peralesen 'Pintzelekin jolasean' erakusketa.
Euskal Eskultoreen Elkartearen erakusketa ibiltaria.Euskal Herri osoko ehun eskultore baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
"Grisa, gris zikina, gris ilun ia beltza, Ukrainako hirietan eta paisaian nagusitzen ari den kolorea da, bonbak eta basakeria beren lurraldean aurrera doazen heinean. Begiratu bestela testu honekin batera doan argazkiari. Suntsipena, moztutako bizitzak, etxetik ihes egin behar izan duten pertsonak zentzugabekeriaren eta indarkeriaren aurrean... Dena zuri-beltzeko paisaia bihurtzen duen izugarrikeria, non munduaren koloreak ere ihes egiten duen, suak, leherketek, dena suntsitzen duen gorrotoaren logikak zapalduta. Soilik herabe berde, itzali, egoki batzuek eusten diote multzoaren monokromia tristeari. Grisaren nagusitasun horren aurrean, kultur etxeko argazki-tailerrean beste kolore batzuk bilatzeari ekin diogu bizi garen lekuetan, gure kaleetan, gure eguneroko bizitzetan. Gorriak, urdin ilunak, zeru urdinak, laranjak, horiak, berdeak, bioletak... atzetik ibili, argazkiak atera eta buru gainean duten beiratean jarri ditugu. Kontsidera ezazue gerraz aski delako ziurtasuna isil-isilik adierazi nahi duen keinu gisa. Gerra guztietakoak".
PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu. 6 ordu. Gaztelaniaz. Aurrez aurrekoa.
'Pilotakadek batzen gaituzte'. Behar Zana elkartearen 75. urteurrena. Erakusketa, Gurea antzokiko erakusketa gelan. Erakusketa ikusgai maiatzaren 26tik 29ra eta ekainaren 3tik 5era.
Behar Zanaren urteurreneko «ekitaldi izarra» izango da. 25 orduz etengabean pilotan eta 12 pilota era baino gehiagotan ariko dira, guztia Aspanogi elkartearen alde. Maratoia ekainaren 3ko 18:00etan hasi eta ekainaren 4ko 19:00etan amaituko da, eta Bearzana pilotalekuan egingo da. Askotariko jokamoldeak izango dira: Oriamendi enpresako erremontistak, Mutrikuko Danok eta Beotibar taldeko puntistak, kirol egokitua gurpildun aulkian, adimen urritasuna dutenak, xarea, pasaka eskularruz Laxoa elkarteko pilotariekin, bote luzea eta pasaka eskuz Txostekoen laguntzaz, herrian jokatzen den joko garbia Zubietako pilotarien laguntzaz, paleta larruz, gomaz, esku pilota... Eta pilotariak adin guztietakoak izango dira: umeak, gazte, helduak eta aitona-amonak. Kutxa solidarioa jarriko da frontoian. Partidak doakoak izango dira eta parte hartzaileek zein ikusleek borondatea emateko aukera izango dute guztiagatik, eta jasotakoa Aspanogi elkarteari emango zaio.