2022/06/03 - 2022/06/04 18:00
Behar Zanaren urteurreneko «ekitaldi izarra» izango da. 25 orduz etengabean pilotan eta 12 pilota era baino gehiagotan ariko dira, guztia Aspanogi elkartearen alde. Maratoia ekainaren 3ko 18:00etan hasi eta ekainaren 4ko 19:00etan amaituko da, eta Bearzana pilotalekuan egingo da.
Askotariko jokamoldeak izango dira: Oriamendi enpresako erremontistak, Mutrikuko Danok eta Beotibar taldeko puntistak, kirol egokitua gurpildun aulkian, adimen urritasuna dutenak, xarea, pasaka eskularruz Laxoa elkarteko pilotariekin, bote luzea eta pasaka eskuz Txostekoen laguntzaz, herrian jokatzen den joko garbia Zubietako pilotarien laguntzaz, paleta larruz, gomaz, esku pilota... Eta pilotariak adin guztietakoak izango dira: umeak, gazte, helduak eta aitona-amonak.
Kutxa solidarioa jarriko da frontoian. Partidak doakoak izango dira eta parte hartzaileek zein ikusleek borondatea emateko aukera izango dute guztiagatik, eta jasotakoa Aspanogi elkarteari emango zaio.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?