Elkartasun ekitaldia. Herriko furgoneta zaharraren eskaintza Saharar Errefuxiatu Kanpamenduetako biztanleei.
Plazan egingo dute oinetakoen bilketa. Zaporeak Gobernuz Kanpoko elkarteak sustatu du ekimena, eta ahalik eta bota, zapatila eta zapata gehien biltzea dute helburu.
'Gozogintza osasuntsua. Azukrerik gabea eta beganoa'. Altzoan elkarteak antolatuta. Prezioa: 20 euro (bazkideak 10 euro). Izen-ematea: 695 731982.
Indarkeria matxistaren prebentzioa Antzerki tradizionalaren bitartez saioa. 18:00etatik 20:00etara izango da Tolosako kultur etxean, Divina Gipuzkoako Emakume Nigeriarren Elkarte Kulturalak antolatuta.
18:00. Jakoba Errekondoren hitzaldia, kultur etxeko areto nagusian. 20:00. Talo jatea Larrunarri frontoian, DBH 4. mailakoen eskutik.
'Egungo kultura progresista. Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa?' Erakusketa, plazako arkupean. Itaiak antolatuta.
Descontrol argitaletxeko eta Komalen Ciwagazte Kurduen Mugimenduko kideekin batera, 'Manifiesto de la juventud' liburuaren aurkezpena antolatu du Donostialdeko Herri Kurduaren Aldeko Plataformak.
Herriko dendari bizia eman nahian bilera, nolako denda beharko lukeen herriak zehazteko.
'Ekologista naiz baina...' Gorka Egiarekin. Kontsumo Jasangarrirako oinarrizko gida praktikoa.
'Birritan bortxatua' antzezlana. Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko ditu, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere. Gonbidapena eskatzen du.
'Klima larrialdia eta basoen ekarpena' hitzaldia, Garazi Auzmendi ikertzaile eta komunikatzailearen eskutik.
Lizartzan gazteentzako saioak 12-17 urtekoentzako dinamizatzaile batekin. 'Nola sentitzen zara herrian? Zeintzuk dira zure interesak?' bezalako galderei erantzun beharko diote.
Naturaren soinua. Carlos de Hita dokumental gidoilariak azken lana aurkeztuko du. Kontzertu natural handi baten zatirik onenen hautaketa. Azaroaren 19an, 19:30ean.
Talo jatea DBH4ko ikasleek antolatuta ikasturte amaierako ikas-bidaiarako.
'Luze edo motz' umorezko emanaldia. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Herriko plazan, baina euria eginez gero elizan.
Herdoil Bonberenean izango da. Sarrerak 8 euroko kostua izango du.
Adar lotuak arte erakusketa. 2009-2021. Margolanak, eskulturak eta marrazkiak.
Maialen Sarasola, Christina Hernandez, Miren Atxaga eta Maddi Ane Txoperenaren lanak. Susanna Minguellek egin ditu komisario lanak. Umeen aurkako sexu gehiegikeriak begirada feminista batetik lantzeko egin zen 'Palabras dislocadas' tailerrean sortutako marrazkiak eta bertsoak biltzen dira erakusketan, eta gai horren inguruko eztabaida zabaltzea du helburu. Topic-en, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era (astelehenetan itxita egongo da).
Topic eta Tolosa&Co merkatarien elkartearen arteko elkarlanari esker txotxongiloak jarriko dituzte herriko hainbat erakusleihotan hilaren 12tik 29a bitarte.
Txaro Marañon eta Charo Cimasen erakusketa: 'Planeta lorategia. Planeta infernua'.
Lleidako Txotxongilo Zentroak binilozko diskoen eta txotxongilo munduaren arteko harremana islatzen duen erakusketa berezi bat ekarri du Topic-era. Bertan, txotxongiloei erreferentzia egiten dien hainbat binilo karatulen bilduma eskaintzen ditu bakoitzaren musika entzuteko aukerarekin batera.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. Gurea zinema aretoko erakusketa gelan aukeran izango diren 11 proiektuen erakusketa jarriko dute.
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa. www.villabona.eus atarian eman ahal izango dute botoa herritarrek NAN zenbakia, jaiotze data eta telefono zenbakia adierazita. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.