2021/11/19 - 2021/11/26 00:00
Aurkeztutako 11 proiektuetatik udalak 2022an gauzatuko duena aukeratuko dute 16 urtetik gorako herritarrek; telematikoki eta presentzialki eman ahal izango da botoa.
www.villabona.eus atarian eman ahal izango dute botoa herritarrek NAN zenbakia, jaiotze data eta telefono zenbakia adierazita. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?