Igandea, uztailak 18



11:00

Bisita gidatua

Altzo

Altzoko Handia ezagutzeko bisita gidatua. Uztaileko lau igandetan izango dira bisita gidatuak eta nahitaezkoa izango da izena ematea:943 65 24 13, udala@altzo.eus, 943 65 22 62 edo zatozaltzora@gmail.com -ean. Sei urtetik gorakoek sarrera ordaindu beharko dute: 3 euro. 11:00-13:30 artean.

Bisita gidatua

Altzoko Handia ezagutzeko bisita gidatua. Uztaileko lau igandetan izango dira bisita gidatuak eta nahitaezkoa izango da izena ematea:943 65 24 13, udala@altzo.eus, 943 65 22 62 edo zatozaltzora@gmail.com -ean.

Sei urtetik gorakoek sarrera ordaindu beharko dute: 3 euro.

11:00-13:30 artean.


12:00

Bisita gidatua

San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua, Amezketa

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak.  Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik. Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.

Bisita gidatua San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua

Iazko esperientziari jarraipena emanez, Amezketako Udalak herria ezagutzera emateko bisita gidatuak antolatu ditu; hilaren 17an hasi eta irailaren 12ra bitarte luzatuko dira. 'Argi ezkutuaren bila' izenpean, herritarra den Agurtzane Garmendiak egingo ditu bisita gidatuak. 

Bost geldiuneko bisita gidatua da, eta ordu eta erdiko iraupenean egiteko modukoa. San Bartolome elizaren atzeko aparkalekua da bisitarien topagune eta abiapuntua, eta obretan egon den eta udalak guztiz berritu duen Ierabizkar errotan amaituko dute bisita. Errota bera bisitatuko dute, eta bisita gidatuetarako errota martxan jarri nahi dutela esan dute udaletik.

Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa izango da. 657 370 156 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezua bidalita. Ohiko sarrera hiru eurokoa izango da, eta murriztua den kasuan, 1,5 euro ordaindu beharko da. Lau urtetik beherako haurrentzat doan izango da. Eta gehienez ere 20 pertsonako taldeak osatuko dituzte.


19:00

Kale antzerkia

Erreboteko plaza, Amasa-Villabona

Barsanti teatroaren 'Kale gorrian' kale ikuskizuna. Zuzendaritza: Pako Revueltas. Antzezleak: Juanjo Otero eta Aritza Rodriguez. "Aitona-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko. Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen amaitu".

Kale antzerkia Erreboteko plaza

Barsanti teatroaren 'Kale gorrian' kale ikuskizuna.

Zuzendaritza: Pako Revueltas.

Antzezleak: Juanjo Otero eta Aritza Rodriguez.

"Aitona-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko. Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen amaitu".


19:00

Erromeria

Baliarrain

Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallusekin Erromeria. Eserita izango da eta aurretik izena eman behar da: 669 71 27 49 (Amets).

Erromeria

Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallusekin Erromeria. Eserita izango da eta aurretik izena eman behar da: 669 71 27 49 (Amets).



Erakusketa. Xilografia ikastaroko ikasleen lanak

Emakumeen Etxeko erakusleihoa, Tolosa

Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.

Erakusketa. Xilografia ikastaroko ikasleen lanak Emakumeen Etxeko erakusleihoa

Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.



16:00
20:00

Erakusketa. Herriko artistak

Udaletxeko kultur aretoa, Hernialde

Herriko artisten lanen erakusketa.

Erakusketa. Herriko artistak Udaletxeko kultur aretoa

Herriko artisten lanen erakusketa.



Erakusketa. 'Mandala'

3 taberna, Tolosa

Edurne Sudupe Zabaloren 'Mandala' erakusketa.

Erakusketa. 'Mandala' 3 taberna

Edurne Sudupe Zabaloren 'Mandala' erakusketa.



Txapelketa

Zizurkil

'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.

Txapelketa

'Zizurkilgo Herria' Lau eta erdiko afizionatuen pilota txapelketa jokatuko da. Promesa eta elite mailako pilotaririk onenak ikusteko aukera eskainiko du txapelketak. Abuztuaren 7an jokatuko dira finalak.