2021/07/18 19:00

Kale antzerkia

Kale antzerkia
Erreboteko plaza, Amasa-Villabona

Barsanti teatroaren 'Kale gorrian' kale ikuskizuna.

Zuzendaritza: Pako Revueltas.

Antzezleak: Juanjo Otero eta Aritza Rodriguez.

"Aitona-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko. Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbailehen amaitu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!