Andoni Ollokiegiren musika emanaldia. Kantari, musikagile eta konposatzailea Xare kafetegiaren terrazan.
Ione Zuloagak 'Memoria Historikoa gaur egundik: arbasoen esanei tiraka' hitzaldia eskainiko du, Saseta defentsa sistemaren inguruan antolatu dituzten auzolandegien barruan.
'Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista' kontzentrazioa Murchanteko erailketa salatzeko.
Murchanteko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea, Akain eta Lurgatz talde feministek deituta. 'Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!'.
Hodei magoaren 'Harritzearen abilezia' magia ikuskizuna. "Hodeiren lau azken ikuskizunetako ideia hoberenak zerbait paregabea lortzeko elkartzen dira, magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna... Ilusionatzen dute, engainatzen dute? Nork daki? Inpaktu handiko ekoizpena, joku landu, ilusio handi eta ideia originalekin. Hodei magoaren ohiko umoreak eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa harrapatuko dute ordu bat baino gehiagoz, erritmo aldaketekin, sorpresekin eta publikoak antzokitik abesten ateratzea eragingo duen soinu bandaz beteriko proposamenarekin". Amalur plazan, baina euria eginez gero Gurea zineman.
Adunako Aburuza sagardotegiko terrazan bertsotan ariko dira Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Ane Beloki eta Andoni Mujika, 19:00etatik aurrera. 'Sagardoak elkartzen gaitu'. Sarreren erreserba egiteko bi aukera eman dituzte: www.bertsosarrerak.eus edota www.sagardoa.eus webguneetan.
'Gure bizilagunik onenak'. Saguzarren gaua. Erakusketa eta detekzio jardunaldia. Iluntzea iristearekin batera, parte-hartzaileek saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte ultrasoinu detektagailuak erabiliz. Honek, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatzea ahalbidetuko du.
Tartean teatroa konpainiaren 'ED3 Akustikoa' ikuskizuna, Hauspoa elkarteak antolatuta. 'Ez dok Hiru' ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu dugu. Formato berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musiko-aktorearen laguntzarekin, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, gordeko du zuzeneko musikaren indarra eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak mantenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.
Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
2020-2021 ikasturtean gauzatu diren kultur lantegietan ikasleek egindako artelanen erakusketa egongo da uztailaren 9ra arte. Ordutegia: Ekainak 21, astelehena: 16:00 - 20:00.Ekainak 22, asteartea: 10:30 - 13:00 eta 16:00 - 20:00.Ekainak 23 - uztailak 9: goizez, 09:00-14:00 eta arratsaldez, 09:00-16:00.
Zumardia elkarteak antolatuta. Iraupen eskia ezagutzen baduzu, udarako alternatiba bat daukazu aurrean. Gurpildun eskia ezagutzeko aukera bikaina, kirol ezberdin eta dibertigarria! Prezioa: 50 euro, bazkideek 45 euro. Irakaslea: Ane Gorostegi. (Iraupen eskian aditua). Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.
Zeramika ikastaroa buztinarekin, sormena eta eskulanak lantzeko aukera; edalontziak, platerak, loreontziak, etab. landuz. Haur, gazte zein helduei zuzendurik (6 urtetik aurrerakoentzat). 20 euro. Izena emateko azken eguna ekainaren 15a. Uztailaren 5etik 9ra.