2021/07/09 22:00

Ikuskizuna

Ikuskizuna
Ibarra

Tartean teatroa konpainiaren 'ED3 Akustikoa' ikuskizuna, Hauspoa elkarteak antolatuta. 'Ez dok Hiru' ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu dugu. Formato berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos musiko-aktorearen laguntzarekin, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute. Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, gordeko du zuzeneko musikaren indarra eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak mantenduko ditu:  umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!