Alaitz Artolaren kontzertua Abaltzisketako ostatuan. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da
Euskal Herriaren historian sakontzeko ikastaroa izango da, Fernando Rojoren eskutik. 18 urtetik gorakoei zuzendua da, eta 10 euro ordaindu beharko da. Interesatuek 649 497 393 telefono zenbakira deitu beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilak 13.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Ipuin kontaketa Iraitz Lizarraga eta Ekain Ibargurenekin, 'Kiko malabarista'.
TOPAk deituta elkarretaratzea, eskualdeko osasun publikoaren alde.
Itaiak deituta, Zizurkilen emakume batek jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea.
Tolosako Asanblada Feministak elkarretaratzea egingo du 13:00etan Trianguloan plazan, Zizurkilen pasa den astean egondako eraso matxista salatzeko.
'Izadi, el lagarto baila' dantza ikuskizuna, Leire Amonarriz tolosarraren eskutik, Leidor aretoan.
'Kontrol soziala ez da segurtasuna' jardunaldiak, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. 17:00. 'Kontrol soziala gazteongan' hitzaldia. 18:30. Kontzertua, Rumi Selektah (sarrera 3 euro).
17:30. Familientzako tailerra. 18:30. 'Uniko' ikuskizuna. Sei urtetik gorako ikusleentzat izango da. Anai-arreba baten jaiotzagatik jeloskortasunak haur batean eta bere ingurunean eragin dezakeenaren isla izan nahi du.
Petti akustikoan eta bakarlari moduan entzuteko aukera. Sarreraren prezioa 8 eurokoa izango da.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.