Argazki jendetsua, AEKren mezua, Irene Lopez musikaria eta May Gorostiaga (Intujai Teatr0).
'Aurresku liga'. B eta D saila. Oinakari dantza taldeak antolatuta, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin. Sarrera doan.
11:25. Korrikako lekukoaren iritsiera. 11:30-13:00. Oinetakoak uztea ibilbidean zehar. 13:00. Amaierako ekitaldia eta mezuaren irakurketa.
11:30. 22. Korrikaren harira, plazan girotze lana izango da. 12:00. Herriko bertsolariak eta trikitilariak, adierazpena, abestia eta grafitia, eta argazkia.
'Bultza euskaltegiak, bultza euskara!'. Korrika desberdina izango da aurtengoa: 10 egunetan Korrikaren lekukoaren bidez herrian eskuz esku zabaldu den mezua irakurriko da, bertsoak, grafitia, korrikako kantuen kantaldia, Korrikako petoak jantzi eta plazara! eta argazki erraldoia.
12:00. AEKren mezua, Euskal Herrian euskaraz abestia eta argazki eta dortsal erakusketa. 18:00. Sarrabeteren kontzertua. (Herriko eragileek antolatuta. Jasotako dirua AEKra bideratuko da).
Korrikaren aldeko ekitaldia. Mosaikoa, bertsolariak, kantaldia, AEKren adierazpena.
Euskal ilargi egutegiaren araberako Urteberri Eguna. Talo merienda urte/uda berriari ongi etorria emateko, musikaz lagunduta.
Idoia Asurmendiren kontzertua. 'Ilun eta abar' disko berriaren aurkezpena. Euskaraz. Gonbidapena eskatzen du.
Egilea: Harkaitz Cano. Zuzendaria: Fernando Bernues. Iraupena: 100 min. Informazio gehiago hemen.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irekiera martxoaren 27an, larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.