Lehiberri eskola: enpresen kudeaketa hobetzeko ikastaroak. Neuromarketina: bezeroen emozio eta sentimenduak nola konektatu. Javier Garciaren eskutik.
Martxoaren 28an Korrikaren harira ekitaldi berezia egin nahi dute Zizurkilen. Hori antolatzeko bilerak egingo dituzte otsailaren 18an, martxoaren 4an eta martxoaren 11n.
Irakurle taldeak 2021eko lehen saioa egingo du. Amaia Goikoetxeak dinamizaturiko saioan, Maddi Ane Txoperenaren ‘Ene baitan bizi da’ eleberria aztertuko dute 18:00etatik aurrera kultur etxean.
'Non dago Mikel?' dokumental proiekzioa. Amaia Merino eta Migel Angel Llamasen lana. 80 minutu. Euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin. Sarreraren prezioa: 3 euro.
Windows Linuxen aurrean. Gaztelaniaz. Hitzaldia jarraitzeko klikatu hemen.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Martxoaren 8tik 18ra udal liburutegian, emakume idazleen liburuak maileguan hartzen dituzten irakurleek, zozketa batean parte hartuko dute. Zozketa martxoaren 18an egingo da, liburutegian bertan. Saria: liburu bat eta herriko produktuez osaturiko lote bat.
'Emakumeen sormena' erakusketa. Guretzako emakume taldearen joskintza lanak eta Xilografia ikastaroko partaideen lanak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.