M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

'Emakumea: poesia eta artea' erakusketa ikusgai dago Plazida Otañon

Ataria 2021eko martxoaren 10a

Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan.

Martxoaren 8an ospatzen da Emakumeen Nazioarteko Eguna eta martxoaren 21ean Poesiaren Nazioarteko Eguna. Bi datak lotu nahi izan ditu Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak.

Hizkuntza ezberdinetan idatzitako poesien aukeraketa bat egin dute eta bakoitza artelan batekin jarri dute harremanetan. Emakumeek sortutako lan hauek guztiak liburutegiko erakusleihoan ikusgai izango dira martxoaren 22ra arte.

Egunotan sare sozialetan ere partekatuko dituzte poesia eta artelanen arteko uztarketa hau. "Idazle zein artista hauen lanak eta erreferentziak eta beraien lan indartsuak ezagutu ditzazuen", esan dute liburutegiko arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!