Gipuzkoako Odol Elkarteak antolatua, odol ematea. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
'Nolako saskia, halako bizia' hitzaldia Azokako lagunentzat, streaming bidez. Hitzaldia nutrizioa ardatz. Tolosako Azokako elikagaien azterketa Eli Gallego eta Iñaki Etxeberria nutrizionisten eskutik. Izen-ematea derrigorrezkoa da, egin zaitez azoka lagun tolosakoazoka.eus webgunean eta eman izena ikastaroan.
Estankoko eraikin zaharra bota eta etxe berriak egiteko proiektua martxan dago. Proiektu honek beste aukera bat zabaldu du: Fernando amezketarraren plazan lur-azpiko garajeak egitea eta plaza berritzea. Etxebizitza eta garajeen proiektuaren aurkezpena egingo da kultur etxeko areto nagusian. Aforo kontuak direla eta, beharrezkoa da izena ematea aurkezpenera joan ahal izateko: 943 65 31 89.
Arnasketa tailerra Estitxu Uribeetxeberriarekin. Altzoanek antolatuta, sarrera librea. Maskararen erabilerak sortzen dituen kalteak ekiditeko tailerra; umeekin egin ahal izateko ariketak. Esterila edo manta txiki bat eraman behar da. Aforoa mugatua denez, aurretik izena eman behar da: gurealtzoan@gmail.com edo 694 731 982.
Zine Foruma. Jatorrizko bertsioa. Azpidatziak gazteleraz.
Imanol Jazz ikuskizuna. Karlos Gimenez eta Iñaki Salvador pianoan, Ainara Ortega eta Pettiren ahotsekin. Sarreraren prezioa: 8 euro.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa, lehiaketen lehiaketa. Erakusketa ibiltari bat antolatzen da saritutako argazkiekin eta parte hartu duten argazkien aukeraketa batekin. Erakusketa hau 2019. urtean egindako 39. edizioari dagokio.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Zure defentsak areagotzen dituzten landareak ikastaroa, online. Fraisoro eskolak antolatuta. Informazioa eta izen ematea: 943 6921 66 edo fraisoro@fraisoroeskola.eus