Asteartea, abenduak 1



17:30

Euskaraldia

Liburutegia, Zizurkil

Euskaraldiaren programazioaren barruan, ipuin-kontaketa eta nigeriar dantzak eskainiko ditu Zizurkilgo Divina elkarteak. Abenduaren 1ean izango da ekitaldi berezia, asteartearekin. 17:30ean hasiko da emanaldia, Atxulondo kultur etxean. Egungo egoera dela-eta, garrantzitsua da aurrez izena ematea. Plazida Otaño liburutegian egin ahal izango da izen-ematea.

Euskaraldia Liburutegia

Euskaraldiaren programazioaren barruan, ipuin-kontaketa eta nigeriar dantzak eskainiko ditu Zizurkilgo Divina elkarteak. Abenduaren 1ean izango da ekitaldi berezia, asteartearekin. 17:30ean hasiko da emanaldia, Atxulondo kultur etxean.

Egungo egoera dela-eta, garrantzitsua da aurrez izena ematea. Plazida Otaño liburutegian egin ahal izango da izen-ematea.


18:00

Jabetze Eskola. Indarkeria

Kultur etxea, Tolosa

Indarkeria matxistei aurre egiteko esperientzia kolektiboak bilduko ditu Farapi Kooperatiba Elkarteak. Mahai ingurua gazteleraz izango da. Doakoa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Jabetze Eskola. Indarkeria Kultur etxea

Indarkeria matxistei aurre egiteko esperientzia kolektiboak bilduko ditu Farapi Kooperatiba Elkarteak. Mahai ingurua gazteleraz izango da. Doakoa izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da.


18:00

A25. Hitzaldia

Tolosa

Experiencias colectivas frente a las violencias machistas hitzaldia, 18:00etan, Zoom bidez. Pepa Bojó. Aitziber Bargas, Nerea del Campo, Ana López, Yolanda Torres eta Beatriz Zalakain izango dira hizlariak. Izena emateko: Tolosako Udaleko Berdintasun sailarekin jarri behar da harremanetan, berdintasuna@tolosa.eus  helbidera idatzita edo 943 67 03 83 telefonora deituta.

A25. Hitzaldia

Experiencias colectivas frente a las violencias machistas hitzaldia, 18:00etan, Zoom bidez. Pepa Bojó. Aitziber Bargas, Nerea del Campo, Ana López, Yolanda Torres eta Beatriz Zalakain izango dira hizlariak.

Izena emateko: Tolosako Udaleko Berdintasun sailarekin jarri behar da harremanetan, berdintasuna@tolosa.eus  helbidera idatzita edo 943 67 03 83 telefonora deituta.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak!

Aranburu jauregia, Tolosa

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.

Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak! Aranburu jauregia

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera.

Moda jasangarriaren bilduma

Hondakinak prebenitzeko astea 2020. 
Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!
Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.
Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da.
 
Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.



A25

Ikaztegieta

Herritarrek Ze tresa erabili ditzakegu emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko? galderari erantzundakoa jarriko dute plazako komunen inguruko horman eta abenduaren 2a bitarte egongo dira ikusgai.

A25

Herritarrek Ze tresa erabili ditzakegu emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko? galderari erantzundakoa jarriko dute plazako komunen inguruko horman eta abenduaren 2a bitarte egongo dira ikusgai.